Donostia Kirola

Honi buruz

 
Kirol klubek digitalizazioaren eremuan egindako aurrerapena oso murriztua da beste sektore batzuekin alderatuz gero. Alde hori ez da sektoreen artean soilik ikusten, kirol kluben arteko aldea nahiko esanguratsua da ere bai. Eraldaketa digitala ez da maila berean lortu kirol klub guztietan eta horrek desoreka nabarmena eragin du tamaina handiagoko kirol kluben eta klub txikiagoen artean, klub txikien egoera defizitarioa larriagotuz. 
 
Kirol kluben digitalizazioaren egoerak agerian uzten du beharrezkoa dela epe laburrean kirolaren eraldaketa digitalerako estrategia bat ezartzea, alde batetik, sektore hori gainerako sektoreen mailan egon dadin eta, bestetik, kirol klub bakar bat ere atzean gera ez dadin. 
 
Horregatik, Donosti Kirolak, kluben eskura jartzen du haien digitalizazio-maila ezagutzeko eta hobetzeko aukera.
 
Digitalizaziorako bidean hasteko asmoa baduzu, lehenengo urratsa plataforma honetan bertan aurkituko duzun galdetegia betetzea izango da. Honela, zure kirol-klubaren egungo digitalizazio-maila ezagutuko duzu.
 
Bigarren urratsa autodiagnostikotik lortutako ekintzen plangintza eta inplementazioa izango da. 
 
Azkenik, egindako ekintzen emaitzak neurtzea eta hurrengo urratsak zehazteko ebaluazio bat egitea gomendatzen dugu.
 
Tresna hau erabiltzera eta digitalizaziorako bideari ekitera gonbidatzen zaituztegu. 

Kirolak etorkizun bikaina dauka!